Iruñeko epaitegira joateko deia jaso zuten dozena erdi altsasuar gaur goizean han egon dira. Terrorismoa goratzea leporatu diete seiei, baina ez dakite zein gertaeragatik. Zitazioak salatzeko, gaur, 19:00etan kontzentrazioa deitu dute Altsasuko udaletxe aurrean.