Guardia Civilaren zitazioak salatu dituzte

Guaixe 2014ko irailaren 29a

Ostiralean hiru kontzentrazio egin ziren. Presoekiko elkartasunari zigorrik ez jartzeko aldarrikatu zuten.

Aurreko ostiralean sei altsasuar (preso ohiak batzuk) Guardia Civilaren Iruñeko egoitzan deklaratzera deitu zituzten. Guztiek ere deklaratzeari uko egin zioten. Guardia Civilak jakinarazi zien deialdia herriko festetan presoen alde egindako brindisarekin zerikusia zuela. Ezer gehiago ez.

Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku dago auzia. Hark Iruñeko epaile bati galderak bidali eta haren aurrean deklaratu beharko luke altsasuarrek. Horren zain gelditu dira  altsasuarrak. Nafarroan udan izan diren ekitaldiengatik antzeko egoeran 138 nafar daudela jakinarazi zuen. Zitazioak “beldurtzeko beste modu bat” direla azaldu eta presoen euskal herriratzea eskatzen segitzeko deia egin zuten.