Podemos-Ahal Duguren jendaurreko aurkezpena

Guaixe 2014ko irailaren 29a

Aurreko ostegunean 30 pertsonen aurrean aurkeztu zuen bere egitasmoa Podemos-Ahal Duguk. Indar berriak hainbat boto jaso zituen Sakanan (5. zerrenda 437 botorekin, %6.67; Altsasun 4. indarra, 253 botorekin, %10,45) eta Altsasun jendea kidetu da. Haiek gonbidatuta, Iruñerriko eta Mendabiako kideak izan ziren azalpenak ematen. Ondoren, bildutakoen artean solasaldia izan zen.

Iruñerriko zirkulu kide Juan eratzen ari den indar horren inguruko argibideak eman zizkigun bilkuraren aurretik. Europako parlamentuko emaitzak ez zituztela espero aitortu zigun Juanek. “Orain uholde bat sortu da eta jende asko hurbiltzen ari da zirkuluetara. Jakin-mina dauka”. Herritarren aldetik gauzak aldatzeko gogo bat badagoela nabari dute: “Podemos-Ahal Dugun bide bat, esperantza bat opatu dute. Esperantza benetako aldaketara iritsiko den denen artean ikusi beharko da”.

Maiatzak 15eko mugimenduaren gauzatze politikoa egitea da euren helburua. “Gehiengo oso bat bildu nahi dugu, benetako eta errotiko aldaketa politiko bat sustatzeko; 78ko erregimenari bukaera emanen diona eta aro berri bati hasiera emanen diona”.

Antolakuntzaz
Juanek azaldu digunez, antolaketa eredua aztertzen ari dira. Udazkenean Si se puede asanblada hiritarrean erabakiko dute. Hiru dokumenturen gainean ariko dira: barne antolaketa, zerrenda-gaien jarrera etikoa eta ildo politiko orokorra eta programak. “Momentuz talde sustatzailea eta zirkuluak eratzeko deialdia dago. Herri, eskualde, erkidego mailako antolaketa zehaztuko dago”.

Nafarroan 1500 kide ditu Podemos-Ahal dugu. Denak ez dira eratuak dauden 16 zirkuluetako kide. Batzuk etxetik, Internet bidezko lotura dute. Iruñean lantaldeak programarako ildoak zehazten ari dira.

Sare sozialetan
Twitter: @PodemosAltsasu
Facebook: Podemos Altsasu Ahal dugu