Ikasle mordo baten lanekin osatu du atzera ere Yolanda Arnedok erakusketa. Birziklatu eta zaharberritutako altzari eta objektuekin batera, bizikletak, loreontziak, ispiluak, koadroak… Pasta edo paperarekin taula edo oihal gainean sortutako testurak oinarri hartuta sortutako pieza ugari daude ikusgai erakusketan. Arnedoren ikasleen trebetasuna miretsita atera dira asko erakusketatik, euren etxeko txoko jakin batean ikusitako objekturen bat ongi emanen zuela jakitun. Arnedo arte ederrak ikasketak egin eta diseinu arloan aritu zen. Dekorazio-arteak erakusten eskarmentu zabala du eta badira sei urte Altsasun horretan ari dena.