Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) gaztetxearen urteurrena ospatzeko egitaraua prestatu du, gaur bertan abiaraziko dutena. Duela 24 urte, 1990eko lastailaren 5ean, AGAko kideek Casa de Socorro zena okupatu eta gaztetxe bihurtzeko lanari ekin zioten. Hura lortu aurretik kanpaina zabala egin zuten, hainbat ekimen eta jairen bidez beharra erakusteko. Udalarekin ere hartu-emanak izan zituzten, baina fruiturik eman ez eta okupazioan opatu zuten irtenbidea. Lokalak izanda makina bat ekitaldi antolatu ditu urteetan AGAk. Egun hauetan segida dutenak.
Egitaraua
Lastailak 1, asteazkena
19:30ean Asanblada Foru plazan.
Lastailak 2, osteguna
17:00etan Sukaldaritza begetariano tailerra.
22:00etan Afari begetarianoa.
Lastailak 3, ostirala
17:00etan Haurrendako jolasak.
20:30ean Eta oain ze? Ttak antzerki taldea.
22:00etan Afaria gaztetxean.
Lastailak 4, larunbata
Eguerdian Kalderete txapelketa.
20:00etan Gabenara taldea.
22:00etan Motxaila banda elektrotxaranga.
00:00etan Txupinazoa eta askaria.
Lastailak 5, domeka
18:00etan Merienda eta bideo emanaldia.