Ostiralean hil zen Braulio Salvador Calvo, alarguna, bi alaba eta semea utziz. PSNren barruan ibilbide luzea egindako zen Salvador: Nueva Izquierdako antolakuntza eta finantza idazkaria izan zen eta PSOEren sektore historikoko kide ohia ere. Altsasuko talde sozialistan hainbat ardura izandakoa da.
PSNren Altsasuko zerrendan bosgarrena zen eta joan den urteko garagarrilaren 26an hartu zuen zinegotzi kargua, Javier Donloren tokia hartuz, sozialistek hutsik zituzten bi aulkietako bat betez. Hasieran Altsasuko talde sozialistarekin tirabirak izan zituen baina haien artean gauzak bere onera etorri ziren denborarekin. Ardura horregatik pasa den urtean festen hasierako etxajua pizteko ohorea izan zuen.