Onddo lasterketa ate joka

Guaixe 2014ko urriaren 9a

Urriaren 18an izanen da, Altsasun, eta izena ematea zabalik dago

Altsasuko ferietan, larunbatean, lastailaren 18an jokatuko da 7. Onddo Lasterketa, 12:00etan (6,6 km). Aurretik, 11:00etan, 35. Eskola Arteko Lasterketa egongo da jokoan, kategoria txikiko lasterketak. Proba herrikoia eta ez lehiakorra da. Helburua Soroaunburu, San Pedroko Zelai, Txanponazpi, Basoitxi … parajeez disfrutatzea da. Ez da sailkapenik ez saririk eginen. Feriei lotutako hainbat produktu lote zozketatuko dira.

Izena ematea dohainik da www.dantzalekusakana.com web orrian.