Kanpainako ospitale erraldoi bihurtuko du bihar 3 Mugak Batera (3MB) plataformak Altsasuko kultur gune pareko plaza. 120 ohetan beste horrenbeste gaixo izanen dira. Bakoitzak errausketak osasunean eragin dezakeen gaitzetako bat islatuko du horrela. Plataformak biltzen dituen hiru eskualdeetako herritarrek parte hartuko dute protesta ekitaldian eta 3MB plataformatik bertan parte hartzera deitu dute.