Intxostiapunta gazte guneak denboraldi hasierako festa iragarri du biharko. 17:00etatik aurrera gazte egoitzatik pasatzen direnak ping-pong, futbolin eta bilar txapelketetan parte hartu eta joko libreetan aritzeko aukera izanen dute. Ondoren, 21:30ean, afaria izanen da (3 euro). Ospakizuna Dj Sergeyren erritmora luzatuko da, 00:30era arte. Domeka arratsalderako, berriz, poker txapelketa iragarri dute gazte egoitzan.
Ordutegiak
Gazte txokoa, 17:00etatik 21:00etara dago zabalik, asteazkenetik igandera; baita jai-egunetan ere. Intxostiapuntan ere Gazte Informazio Gunea ere badago. Hura astelehen, astearte eta ostegunetan 7:30etik 15:00etara dago zabalik eta asteazken eta ostiraletan, berriz, 7:30etik 12:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.