Ezkurdiak eta Lasak materiala aukeratuko dute gaur Altsasun

Guaixe 2014ko urriaren 15a

Gaur, asteazkenean, 16:00etan, Burunda pilotalekuan

Joseba Ezkurdia arbizuarra lau t´erdiko final zortzirenetan sartuko da lehian. Jose Javier Zabaleta etxarrendarrari jipoi ederra ematetik datorren Aritz Lasa urretxuarra izanen du arerio. Partida ostiralean jokatuko da, Altsasuko Burunda pilotalekuan, 22:00etatik aurrera (ETB1). Bi aurrelarien arteko partida oso lehiatua espero da, eta bi pilotariek gaur egingo dute material aukeraketa, 16:00etan, Altsasuk Burunda pilotalekuan.

Ezkurdia eta Lasaren arteko partidaren ondoren, Juan Martinez de Irujoren eta Tolosaren kontra ariko dira Altuna III.a eta Aitor Zubieta etxarriarra.

Sarrerak
Erreserbak: Olaia (661 25 90 09). Txarteldegian, ostiralean, 20:30etik aurrera.