Duela 80 urte Guardia Zibil baten tiroz Emilio Iguzkiza hil zela oroitarazteko eta hari aitortze egiteko omenaldia egin zen igandean Altsasun. Altsasu Memoria taldeak hildakoaren oroimenez monolitoa mustu zuen hil zen tokian.
Taldeak jakinarazi duenez, ekitaldia prestatzen ari zirela Guardia Civila agertu zen eta “oso modu desegokian monolitoaren mustutzea galarazi nahi izan zuten, ekitaldia egitea oztopatuz. Aurrera jarraituz gero, ondorioak izanen genituela mehatxatu gintuzten, eta ikusteke dago mehatxu horrek nola eraginen digun”.
Igandeko omenaldiarekin “memoria gabetze eta injustizia bat salatzea besterik ez genuen egin nahi”. Altsasu Memoriatik izan zituzten “trabak” salatu dituzte eta udalaren baimena zutela azaldu dute. “Aurrera jarraitzea erabaki genuen, herriarekin dugun konpromisoari eutsi eta errepresioari beste behin ere aurre egin genion”. Taldetik gaineratu dutenez, Altsasuren “historia egiaren gainean eraikiz” segituko dute.