Emakumezkoak palan eta gizonak esku pilotan

Guaixe 2014ko urriaren 19a

Igandean, 18:00etan, Altsasuko Burundan

Pala eta pilota jaialdia
Pala: Andrea / Izar; Yanira-Maite / Bea-Susana
Esku pilota: Dario-Erasun / Azketa-Erostarbe

Aurtengo Altsasuko ferietan, emakumeak palan jokatzen ikusteko aukera izanen dugu lehenengoz. Pilotajauku klubak antolatuta, emakumeen pala partidez eta gizonezkoen esku pilota partidez gozatzeko aukera izango da, igandean, 18:00etan.

Palan bi partida jokatuko dira. Banaka, Andrea Izarren kontra lehiatuko da. Eta binaka, Yanira Aristorena etxarriarrak Maite Ruiz de Larramendirekin osatuko du bikoa, Bea eta Susanaren kontra aritzeko. Puntako partidak izanen dira.

Bestalde, gizonezkoen afizionatuen mailako esku pilota partidan, Dariok eta Erasunek Azketa eta Erostarbe izanen dituzte aurkari.