ADEk aldizkaria kalean du

Guaixe 2014ko urriaren 17a

Harekin argazki alaiena ateratzen duenak sari ederra eskuratu dezake.

Altsasuko Dendari Elkarteak (ADE) aste honetan bere bezeroen artean argitaratu berri duen aldizkaria banatzen ari da. Azala beretik elkarrekin gehiago gara mezua zabaldu nahi izan du ADEk. Eskerrak eman dute sakandarrek “egunetik egunera tokiko kontsumoan gehiago sinisten dutelako, eta tokiko komertzioa Sakanako ekonomiarendako eta enpleguarendako sektore estrategikoa dela jabetu garelako”. Elkarlan horretan sakontzeko gonbitea egin dute.

Lehiaketa baten berri ere eman du ADEk bere publikazioan: haien aldizkariarekin argazki alaiena ateratzen duen pertsonari goi mailako telefono mugikor bat oparituko dio. Lehiaketan parte hartu nahi duenak hilaren 30era arte bidal ditzake bere argazkiak m.cabestrero@comercionavarra.com e-posta helbidera; harremanetarako telefonoa gehitu behar du.