Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatuta etzi XXIX. Argazki Rallya jokatuko da. Adin guztietako argazki zalek parte hartu dezake lehiaketan, baina antolakuntzan 50eko muga jarri du. Parte hartzeko ezinbestekoa da, beraz, izen ematea eta horretarako bi aukera daude: bata, www.altsasukomendigoizaleak.com web orriaren bidez egitea edo, bestea, igandean bertan Altsasuko Mendigoizaleen egoitzatik (Erkuden karrika 8) pasatzea, 9:00etatik 11:00etara. Izena emateagatik haurrek 5 euro ordaindu behar dituzte eta helduek 10.
Parte-hartzaileek argazkiak kamera digitalarekin egin beharko dituzte, 50 gehienez eta ezinen da egindako argazkirik borratu. Gaiei dagokienez, Altsasuri eta azokari buruzko argazki bana aurkeztu beharko dira. Haiekin batera rally hasieran jakinaraziko den gaiari buruzko beste lau eta parte-hartzailea identifikatzen duen azken bat ere egin beharko da.
Bestalde, proba hasi aurretik antolatzaileek argazki kameraren memoria hutsik dagoela ziurtatuko dute. Argazkiak Altsasun egin behar dira lehiaketak irauten duen bitartean. Argazkiak 13:00etatik 14:00etara eman beharko dituzte argazkilariek. Bestela, e-posta bidez aurkeztu daitezke, hilaren 25a baino lehen.
Sariak
Helduak Haurrak
1. Bilduma hoberenari 200€ eta trofeoa 1.Bilduma hoberenari trofeoa eta saria.
2. Bilduma hoberenari 120€ eta trofeoa 2. Bilduma hoberenari trofeoa eta saria.
3. Bilduma hoberenari 90€ eta trofeoa 3. Bilduma hoberenari trofeoa eta saria.
Klasifikatu gabeko bazkideari trofeoa Feriaren argazki hoberenari trofeoa
Erakusketa
Ferietan ateratako argazkiekin erakusketa antolatuko du Altsasuko Mendigoizaleak. Argazkiak azaroaren 8etatik 23ra Gure Etxea eraikinean izanen da ikusgai. Erakusketa zabaltzen den egunean bertan, azaroaren 8an, 20:00etan argazki emanaldia eta sari banaketa eginen da Iortia kultur gunean.