Chivite izanen da PSNko lehendakari-gaia

Chivite izanen da PSNko lehendakari-gaia 2014ko urriaren 20a

Maria Chivite bere taldearen babesarekin egindako agerraldian.

Alderdiaren abenduko kongresuan Idazkari Nagusi posturako aurkeztuko du bere burua.

Heldu den urteko maiatzaren 24ko foru hauteskundeetan PSNk aurkeztuko duen zerrenda burua Maria Chivite izanen da. Sozialista nafarrek atzo hautagaia aukeratzeko hauteskunde primarioak izan zituzten. 5.411 afiliatu eta zale sozialistek zuten parte hartzeko eskubidea eta haietatik %79,61ek erabili zuen aukera. Maria Chiviteren alde %58,59k egin zuen eta Amanda Acedoren alde, berriz, %41,41ek.

Sozialistek Altsasun duten egoitzatik boto eskubidea zuten 26 herritarretatik 22 pasa ziren eta haietatik 19k Acedoren alde egin zuten, bik Chiviteren alde eta batek zuri bozkatu zuen.