Eguzkia lagun izan dute aurten Altsasuko feriek. Eta aitzakiarik gabe eguna baliatuz asko izan ziren atzo Altsasura etorri zirenak. Ganadu feria izaera mantenduz, abereak izan ziren protagonistak. Sakanako 17 haztegietako eta lautadako beste biko zaldi-azienda izan zen protagonista. Ferialeku kalean ikusgai izan ziren, baina kioskoan zen epaimahaiaren aurrera eramateko ibilbideak askoren jakin-mina erakarri zuen. Epaimahaia Javier Garzia de Albizuk (Eulate) Gonzalo Azanzak (Lezaun) eta Carlos Arzak (Altsasu) osatu zuten, guztiak ere abeltzainak.
Zaldi haziendaz aparte, Zubeztia plazan izan zen berritasuna. Zazpi ustiapeneko (Sakanako 6 eta Senosiaingo 1) piriniar arrazako behi-azienda buruak ikusgai izan ziren. Haien ondoan, Patxi Goikoetxeak, Xabi Zelaiak, Asier Alustizak eta Sarabeko Ostizak eramandako ardiak izan ziren ikusgai.
Aziendaz salerosketa gutxi izan zen. Dirua gehiago mugitu zen elikagaiak saltzen zituzten eta Gartzia Ximenez kalean zeuden 64 postuetan. Bestalde, makinak eta tresneria erakutsi eta salgai zituzten 30 postu ere ikusgai izan ziren.
Sariak
Hazitarakoak (12)
1. Javier Lanz Alegriarena, Lakuntza.
2. Juanito Aldabarena, Satrustegi.
3. Jose Javier Arraiza Mezkirizena, Uharte Arakil.
Behorrak pottoarekin (9)
1. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
2. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
3. Jesus Gartziandiarena, Unanu.
Pottorik gabeko behorrak (18)
1. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.
2. Jose Javier Arraiza Mezkirizena, Uharte Arakil
3. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.
Bi urte bitarteko pottoak (8)
1. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
2. Fermin Unzilla Arañarena, Etxarri Aranatz.
Bizpahiru urteko pottoak (3)
1. Inmaculada Azpilikueta Azkunerena, Lakuntza.
2. Juanito Aldabarena, Satrustegi.
Bi urte arteko bihokak (9)
1. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
2. Erkuden Gabari Satrustegirena, Olatzagutia
Bizpahiru urteko bihokak (7)
1. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.
2. Jose Antonio Aldasoro Artiedarena, Etxarri Aranatz.
Altsasuko abere onena
Iñaki Larrearena.