Nafarroako Etxe Erregionalen Federazioak antolatuta pasa den astean Iruñean XXVI. Kultur astea ospatu zuten. Ospakizunetan parte hartu dutenen artean daude La Encina Extremadurako kultur elkarte altsasuarreko ordezkariak. Haiei, beste etxeetako ordezkariekin batera, harrera egin zien larunbatean Presidentzia, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrasek.