Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako argazki rallyan atzo 40 parte-hartzaile izan dira, 34 heldu eta 6 haur. Antolatzaileek esan digutenez, argazkilari gipuzkoar asko izan ziren. Egun onarekin, kalitate handia izan zela ere ziurtatu digute. Haien lanak epaileek aztertuko dituzte orain eta zortzi sariak (helduen eta haurren mailan hiruna, ferietako argazki onena eta bazkidearena) azaroaren 8an eginen den argazkien emanaldiaren ondoren banatuko dira. Gainera, lan guztiak azaroaren 8tik 23ra Gure Etxea eraikinean izanen dira ikusgai.