Udalak bi baso aprobetxamendu eman nahi ditu

Guaixe 2014ko urriaren 21a

Moztutako pinuen lotea.

Barga, Altzania, San Pedro eta Basabea mendien bi urteko aprobetxamendu eta hobekuntza planari jarraituz, Altsasuko Udalak enkante bidez herri basoko bi lote eman nahi ditu. Aurreneko lotea Balankaleku-Nikolastlantegi ingurukoa 7.223,5 metro kubiko pagoz osatua dago eta 84.017,48 euroko balioa du. Bigarren, lotea, berriz Balankaleku-Asentun dago. 6.245,8 metro kubiko pagoz osatua, 77.166,86 euroko balioa du. Interesatuek euren eskaintzak udaletxean aurkeztu ditzakete hilaren 30era arte.