Bihartik eta hilabete batez, Helena Santanoren margolanak Beasaingo Aterpe tabernan izanen dira ikusgai. Viaje creativo izenburua eman dio erakusketari pintore altsasuarrak. Eta izenburuak dioen moduan Santanok bere ibilbidean sortutako lanen aukeraketa erakutsiko du. Beraz, teknika anitzez (akrilikoa, olioa eta eskultura) egindako tamaina ezberdineko obrak ikusgai izanen dira.