Telefonia mugikorreko dendetan lapurretan aritzen zen taldea atxilotu berri du Guardia Civilak. Bartzelonatik abiatuta, estatuko hainbat herrietan egin zituzten lapurretak, tartean Altsasun. Telefonia denda batetik 8.300 euroko balioa zuten 103 telefono lapurtu zituzten. Irailean izan zen eta etxera bueltan zihoazela atxilotu zituzten Zaragozan.