Udalak hiru udaltzain postu betetzeko deialdia egin du

Guaixe 2014ko urriaren 28a

Altsasuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak hilaren 20an egindako bilkuran lan publikoaren eskaintza egitea erabaki zuen. Udalaren plantillan hutsik dauden hiru udaltzain postu oposizio bidez bete nahi ditu udalak. B2 edo baliokidea den hizkuntza eskakizuna izanen dute lanpostu horiek.