Nafarroako Ezkerreko Batzorde Errepublikarreko (NEBE) kideak gaur Altsasuko azokan sinadurak biltzen aritu dira. Errepublikaren aldeko esku-orriak zabaltzearekin batera, bi sinadura bilketa egin dituzte. Alde batetik, herritarrak oinarri izanen dituen konstituzio berria lortzeko Prozesu Konstituziogile Errepublikazale bat martxan jarri nahi dute. Haren aldeko sinadurak bildu eta Nafarroako erakundeak haren alde agertzea eskatu dute errepublikazaleek. Aldi berean, herritarrek monarkia edo errepublika nahi duten jakiteko erreferenduma egiteko sinadurak ere bildu dituzte NEBEko kideek.