Sagrado Corazon ikastetxearen ingurumen lana saritua

Guaixe 2014ko urr. 30a, 16:22

Ekokoras taldeko kideak, ikaslez eta irakaslez osatuta.

Ingurumen saria jaso zuen ostiralean Atresmedia fundazioak Santillanarekin batera antolatutako Iniciativas que educan sariketako bigarren edizioan.




Altsasuko ikastetxeak lehiaketara Shakanarum ekimena aurkeztu zuen. Sagrado Corazon ikastetxeko Ekokoras taldeak egindako lana jasotzen du ekimenak. Ikasleek hiru proiektu garatu zituzten aurreko ikasturtean. Alde batetik, txoko berdeak daude, birziklatutako materialetan oinarrituta lorategi bertikalak. Bestetik, bide berdea dago, ikasleak ikastetxera oinez modu seguruan martxan jarritako proiektua. Eta, azkenik, txirrindulargi dago, txirrindula berezietan ibiliz ikastetxean berrerabiltzeko energia sortzen dute.

Sagrado Corazon ikastetxetik adierazi dutenez, sariaren meritua hezkuntza komunitatea osatzen duten guztiena da: guraso, ikasle, irakasle eta zuzendaritzarena. “Zeren batek ideia izan behar du, baina, hura bere egin eta garatuko duten irakasleak behar dira ere. Ikastetxeak eta gainontzeko irakasleek babestu behar dute ideia, eta gurasoek laguntza eman. Ikasleen ezinbesteko parte hartzearekin, jakina”.

Guztira 450 lan aurkeztu ziren sariketara. Hezkuntza maila hobetzeko eragin handia eta eredu diren irakasleen eta ikastetxeen proposamen inspiratzaile eta berritzaileak saritu ditu Atresmedia fundazioak sariketa horretan, sei mailatan. Teknologia eta metodologia berritzaileen erabilera ere kontuan izan dituzte antolatzaileek saria ematerakoan. Aldi berean, antolatzaileek sarituek hezkuntzarekin duten konpromisoa aitortu nahi izan zuten.