Arte gordinaren berri izateko hitzordua

Guaixe 2014ko urriaren 31

Gaur, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean hitzaldia emanen du Helena Gonzalezek.

Altsasuko III. Arte Azokak gonbidatutako artisten artean dago Helena Gonzalez. Baita Bilboko Zubietxe Arte Tailerra. Gonzalez azken horretan arte-terapeuta gisa aritzen da. Artea sendatzeko, terapia gisa, erlaxatzeko, komunikazioa, komunikazio esperientzia gisa… erabiltzen du Gonzalezek Zubiarten. Esperientzia horretatik abiatuta, Gonzalez arte sistematik kanpo dagoen “arte gordinari” buruz hitz eginen du.

Akademiatik kanpo eta arte sistemarekin bat egiten ez duen joera gisa, arte gordinaren ezaugarriak izan daitezke bazterkeria, arau falta edo buruko gaitzekin duen erlazioa. Bilboko Zubietxe Arte Tailerrean gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonendako asistentzia zentroa da. Pertsona da zentroaren jardunaren erdigunea eta erabiltzaile bakoitzari behar duena ematen saiatzen da. Arte tailerra zentroko beste zerbitzu eta tailerrekin uztartzen da. Gonzalez da tailer hori zuzentzen duena eta berak emanen ditu arte gordinari buruzko azalpenak. Haien marrazkiak Altsasuko III. Arte Azokan ere ikusgai daude.