Azaroaren 25 emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Altsasuko Udalak adierazpena onartu du aho batez. Udalak adierazpenean gaitzetsi egin du ageriko eta ezkutuko sexu indarkeria. Aldi berean, udalak gizon-emakumeen arteko ezberdintasunei eta desorekei modu eraginkorrean aurre egiten jarraitzeko konpromisoa hartu zuen. Aldi berean, elkartasuna adierazi zien udalak erasoa pairatu duten emakumeei eta eraildako emakumeei.
Azkenik, Altsasuko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu sexu indarkeriari gaitzespena adieraztera, emakumeekiko indarkeria errotik kentzeko konpromisoa hartzera eta emakumeen kontrako indarkeria salatzera.