Atzera ere sexu indarkeriaren kontra kontzentratzera

Guaixe 2014ko azaroaren 6a

Gaur, 19:30ean, Altsasuko udaletxe aurrean eginen da elkarretaratzea. Astelehenean bortizkeria zantzuekin eraildako emakume baten gorpua opatu zuen Gasteizen. Emakumeen Mundu Martxatik mobilizatzera deitu dute: “emakumeon aurkako indarkeria adierazpenik larriena dela deritzogu, baina, indarkeria sexistak mila aurpegi, ahots eta adierazteko forma ditu eta ezinbestekoa da erasoen aurrean salatzea, eta gogor erantzutea”.