Umeendako elikagai eta garbiketa kitak eta haurrendako eskola materialeko kitak banatzen hasiko da aurki Gurutze Gorria Altsasun. 750 euroko errenta baino gutxiago eta umeak edota haurrak dituzten familiei zuzendutako laguntzak dira. “Egungo ekonomia egoeraren efektuak murrizteko neurria da. Laguntzak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez eginen dira eta Gurutze Gorriak banatuko ditu”, azaldu digu Unai Hualdek, Gizarte Ongizate Batzordeko buruak. Erakundeak berak egin zuen eskaera.
Laguntza horren banaketa egin ahal izateko Altsasuko Udalak Frontoiko zeharbidearen 14an duen bajera puntualki erabiltzen utziko dio Gurutze Gorriari. Altsasuko Udaleko Gizarte Ongizate Batzordeak onartu ondoren, Tokiko Gobernu Batzordeak aurki emanen dio azken oniritzia. Toki berean, hileko azken asteartean Elikagai Bankuko jakiak banatzen ditu horretan aritzen Altsasuko bi erakundeetako batek.