Lastailaren 19an ospatu zen Altsasuko ferian 40 argazkilarik parte hartu zuten Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako argazki rallyan. Epaileek euren lana egin ondoren, bihar banatuko dira sariak. Baina horren aurretik argazkilariek egindako argazki guztiak pantaila handian ikusteko aukera izanen da. Ferietako rallyan ateratako argazkiak ikusteko aukera bakarra ez da larunbatekoa izanen. Zeren eta Altsasuko Mendigoizaleak taldeak astelehenetik hilaren 23ra arte argazkiak Gure Etxea kultur gunean ikusgai jarriko ditu, 19:30etik 21:00etara.
| Banatuko diren sariak | |
| Helduak | Haurrak |
| 1. Bilduma hoberenari 200€ eta trofeoa | 1.Bilduma hoberenari trofeoa eta saria. |
| 2. Bilduma hoberenari 120€ eta trofeoa | 2. Bilduma hoberenari trofeoa eta saria. |
| 3. Bilduma hoberenari 90€ eta trofeoa | 3. Bilduma hoberenari trofeoa eta saria. |
| Klasifikatu gabeko bazkideari trofeoa | Feriaren argazki hoberenari trofeoa |