%100 Tricicle ikuskizunari esker Bartzelonako klown taldeari publikoak behin eta berriz eskatu dizkion esketxak berriro ikusteko aukera izanen da. Izan ere, bihar Iortian ikusgai izanen dena Triciclek sortu dituen zazpi ikuskizunetako (Manicomic, Exit, Slastic, Terrrific, Entretres, Sit eta Garrick) momentu egokienez egindako antologia bat da.
Tricicleren umorea eta taularatzea eguneroko pertsonaia eta ekintzetan oinarritzen da, beti ere, komediara bideratuta. Garai jakin batekoak ez diren gaiak dira antzokian ikusten direnak, eta horregatik eutsi diote hain ongi denboraren aktore aldaketari eta denboraren pasari.