Banda Basotti taldea 80ko hamarkada hasieratik dabil ska eta punk doinuak egiten. Haien bidez ezkerreko ideiak zabaltzen ditu, arrazismoaren eta faxismoaren kontra eginez. Ezkertiar iraultzaileak bandak berak sortutako kantuekin batera garai bateko iraultza himnoen edota bakarlarien eta taldeen bertsioak jotzen dituzte. Euren engainamendu politikoak Nikaragua, El Salvador, Palestina, Irlanda edo Euskal Herriari elkartasuna adieraztea eraman ditu. Aurten Ukraniako Donbas eskualdean ere izan dira musika zabaltzen. Altsasuko gaztetxean Banditi Senza Tempo (Gridalo Forte, 2014) diskoa aurkeztuko du.