Hirukia markoan

Guaixe 2014ko aza. 7a, 11:26

Azaroaren 30era arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean. Gaur, 19:00etan mustutzea.

Hiru alde behar dira hirukia osatzeko. Begoña Salazar Romo, Jose Mari Olmos Amillano eta Koldo Arnaz Zufiaurre. Lagunak.  Hiru adierazpide: liburuak, eskultura eta pintura, hurrenez hurren. Markoa ere badugu: Altsasuko Iortia kultur gunea. Hirukia markoan, Hiru keinu iraganari erakusketa. Adierazpide bakoitzetik iraganera begirada. Hiru erakusketa bakarrean.

Erakusketa muntatzeko elkartu zirenean “hirurok gauzak atzera begiratuz lantzen ari ginela konturatu ginen. Hortik izenburua”. Koldo Arnanz Zufiarreren azalpena da. Urte luzea eman dute erakusketa prestatzen. “Aurrera azkar egin dugu eta gure iraganetik zati bat galdu dugu. Atzera begira ari gara, baina logikoa denez aurreratu behar dugu. Gure asmoa da beti aurrera joatea da. Horregatik, hirukia play moduko bat ere bada”.

Ez dute erakusketarako propio sortu. Bakoitza bere lana egiten segitu du, jakinik zein adierazpide lantzen zuen bakoitzak. Hiru adierazpideak markoan nahikoa ongi konbinatu dituztenaren sentipena dute sortzaileek.

 

Begoña Salazar Romo
Seigarren aldiz erakutsiko du Salazarrek Altsasuko gaiei buruzko liburuak. Dozena bat argazki bilduma berri daude aurreko urteetako beste hainbatekin batera (130 bat liburu eginak ditu). Pasa den urteko ilbeltzean erakutsi zituen azkenekoz bere bilduma liburuak eta jendea “otsailetik beste erakusketa bat noizko galdezka ari zitzaidan”.

Salazar: “jendeari gehien gustatzen zaiona argazkiak ikustea dela ohartu naiz. Di-da batean pila ikus daitezke. Horregatik, argitalpenen moldaketak egiteari utzi diot. Historia eta bestelako gaiak lantzeari utzi diot eta argazki albumak dira ekarri ditudanak”. Bere erakusketetan hutsik egiten ez duen jendea dago. “Eta ahal badute, egunero etortzen dira. Emakumeak gehienak. 70 urte ingurukoak”. Lehengo ohiturak eta bizimoduen erakarmena.

Bildumak egiteko zalantzak ditu. Urte asko dira. Pasa den urtean bukatu eta erakusketa berri honetarako materiala banuen. Jendeak argazkiak ehunka ematen dizkit. Gero eta errazago da. Hasieran lotsa moduko bat zuten familia ateratzeko eta. Baina erakusketak pasa ahala hori galdu da. Hileta, ezkontza,… berdin du zein gaitako argazkiak diren, pasa egiten dizkidate. Pasa den urtean ez beste guztietan Salazarrek beste egile batzuekin batera erakutsi ditu bere liburuak. Bere ohiturara bueltatu da.

 

Jose Mari Olmos Amillano
Salazarren liburuak hartzen dituen mahai bat, sendoena, Olmosek egindakoa da.

Urtero Altsasuko maiatzeko artisau ferian bere tailak erakusten dituelako ezagunagoa da Olmos. Betidanik zurgina, taila ikastaroak ematen ditu. Tailekin eta kutxekin erakusketa egina zuen, baina oraingoan eskultura jarri du ikusgai.

Erremintak, aitzinako gauzak eta herriari lotutako gauzak asko gustatzen zaizkit, kutxak eta halakoak. Tailarekin segitzen badu ere, aldatu beharrak eskulturara eraman du. Bolumen handiko egurrezko eskulturak. Eskulturak lantzeko oholak kolatu, moztu eta beste egin behar du, tailatik guztiz ezberdinak diren teknikak. Gustura dabil bi adierazpideetan.

Tradiziotik eta banguardiatik dutenak. Iraganeko elementuak dira bere eskulturetako protagonistak. Beti izan ditu gustuko. Bukatu gabe dauka Leonardo da Vincideren Vitruvioko gizona, baina haren markoa da ikusgai jarri duena.

 

Koldo Arnanz Zufiaurre
Zazpi bat urte erakusketa handirik egin gabe. Tabernetan eta erakutsi izan da. Ikusgai jarri duen seriea lantzen hiruzpalau urte daramatza. Joandako industria-ondarearen egiturak. Lantegi zaharren egiturak, aurriak. Etsipen eta nostalgia begiratua. “Lana eta irabaziak sortutako lantegiak horma zahar bihurtuta. Irudipena daukat industria sareko aktoreen artean harreman gertuagokoak izatea bultzatzen zuten printzipioak ere suntsitu dituela globalizazioak”.

Argazkiak egin eta estudioan landu: lehenik arkatzez bozeto modukoa egiten du argazkiko informazio guztia formatu txikian adierazteko. Ondoren, tamaina ertaineko mihisera pasa eta han teknika mistoz islatu ditu lantegiak. Koadro gehienetan egunkariekin egindako collagea daude. Nire obrarako erabiltzen dut batzuetan egunkarietako titular batzuk. Testua eta margotzen dudana lotuta daude.

Teknika mistoa erabiltzen dut. Gehienetan olioa sartzen dut, baina harekin jolasten du. Gustatzen zait bitartekoen bateraezintasunarekin jolastea eta hainbat efektu sortzea. Likido asko botatzen dituzu eta haiek lehortu arte itxaron behar da lanean segitzeko. Sortzea asko luzatzen da baina nik teknika horrekin asko gozatzen dut. Azken horretan gehiago disfrutatu dut, nire sormena jarri dudalako.  

Koadro bakoitzaren aldamenean arkatzez egindako bere bozetoa dago ikusgai. Asko gustatzen zait. Asko baloratzen dut arkatzez egindako lanak. Pixka bat utziak nituen. Kolorearekin eta beste margotzen hasten zara eta arkatza baztertzen duzu. Erakusketa honekin teknika hori berreskuratu du eta asko gozatu dut bozetoak egiten.