Eraso matxistak salatu dituzte

Guaixe 2014ko azaroaren 6a

Indarkeria arrastoekin hil opatu zuten emakume bat astelehenean Gasteizen. Hilketa hori salatzeko 30 bat altsasuarrek kontzentrazioa egin dute udaletxe aurrean. Altsasuko mugimendu feministatik emakumezkoen kontrako indarkeria sexista salatu dute, hark milaka aurpegi dituela nabarmenduz. Feministek, bestalde, iragarri dute hilaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna dela eta ekitaldiak izanen direla Altsasun.