Dendari Elkarteak argazki dibertigarriena saritu du

Guaixe 2014ko azaroaren 10a

Altsasuko Dendari Elkartearen izenean (ADE) Patxi Artigasek Eneka Irizarri belaunaldi berriko telefono mugikorra eman berri dio. Horixe baitzen ADEk antolatu duen azken lehiaketako saria. Urteko jardunaren berri ematen duen aldizkaria argitaratu zuen ADEk lastailean. Bezeroei dendetan banatu zieten eta aldizkarian bertan lehiaketaren berri eman zuen ADEk: publikazioarekin egindako argazki dibertigarrienak eta originalenak saria izanen zuen. ADEko zuzendaritzako kideek eta Nafarroako Dendarien Federazioko marketing aditu batek osatutako epaimahaiak erabaki dute Irizarri saria ematea.