Errespetatua izateko autodefentsa tailerrean izena ematea zabalik

Guaixe 2014ko azaroaren 12a

Azaroaren 21ean eta 22an eskainiko da tailerra, emakumeendako, baina izena ematea azaroaren 19rako egin behar da (012).

Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna da. Altsasuko Udalak eta herriko talde feministek makina bat ekitaldi antolatu dituzte egun horren harira, “Indarkeriak hamaika aurpegi ditu eta ubeldura horietako bat baino ez da. Ezagutu eta egin planto” lelopean. Horietako bat azaroaren 21ean, Gure Etxean (17:00-20:30), eta 22an, Labaderon (10:00-14:30), gauzatuko den errespetatua izateko autodefentsa tailerra izango da. Aipatu tailerra emakumeendako da, doan, baina aurretik izena eman behar da, azaroaren 19ra arte, 012an.