Jolasak haurren heziketan duen garrantziaz jabetzeko tailerra

Guaixe 2014ko azaroaren 12a

Azaroaren 21ean, 15:00etan, Altsasuko ludotekan. Aurretik izena eman beharra dago azaroaren 18a baino lehen ondoko telefonora deituz: 948 467 662.

Askotan ahaztu egiten dugu haurrendako zeinen garrantzitsua den jolastea. Haurrek zenbat ikasten duten jolasten. Altsasuko bateragarritasunaren aldeko itunak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin eta Altsasuko Ludotekarekin batera, jolasak haurren heziketan duen garrantziaz ohartarazteko gurasoendako eta interesa duten guztiendako tailerra antolatu du. Tailerra azaroaren 21ean eskainiko da, 15:00etan, Altsasuko Kangu ludotekan, “jolasaren eragina haurren heziketan” izenburupean. Ordu eta erdi iraungo du, dohainik da.