Nafarroako Elikagai Bankuak azaroaren 28an eta 29an jakien bilketa handia eginen du herrialde guztian. Bi egun horietan Altsasuko lau establezimenduetan eginen da bilketa: BM, Dia, Eroski Center eta Eroski City. Denda bakoitzean eguneko hiru txanda egin behar dira eta txanda bakoitzean bi pertsona behar dira. Interesa dutenek Jose Sebastian Hualde Urra, Txan, apaizarekin harremanetan jarri beharko dute.
Bilketa egunen aurretik txandak prestatzeko prestaketa bilera bat egiten da. Boluntarioek euren nortasun agiri eta telefono zenbakiak eman behar dituzte, hala haiendako asegurua egin ahal izateko.