Epaitegiak Zelai kaleko ikurrina behin-behinean kentzeko agindu du

Guaixe 2014ko azaroaren 13a

Nafarroako Gobernuak epaitegian kentzeko eskatu zuen eta epaiketa egin bitartean behin behineko neurri gisa kentzeko eskatu zuen. Azken hori ez zioten onartu. Orain, ordea, gobernuaren apelazio-errekurtsoa onartu dute eta epaileak Zelai kaleko ikurrina berehala kentzeko agindu du. Behin behineko neurria da, epaiketa egin arte.