Jostailu trukaketa egiteko deialdia

Guaixe 2014ko azaroaren 15a

Joan den larunbatean Irurtzunen egin zuten jostailu trukea.

Azaroaren 21era bitartean utzi daitezke erabilitako jostailuak ludotekan. Azaroaren 29an eginen da merka-truke azoka, Gure Etxean

Aurreko asteburuan Irurtzunen egin zuten jostailu truke azoka arrakastatsua. Irurtzuni erreleboa hartuta, azaroaren 29an Altsasun egingo dute jostailuen merka-truke azoka, Gure Etxean, 10:00etatik 13:00etara. Burunda Mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuko du azoka, Altsasuko Udalaren laguntzarekin. Etxean erabili ditugun jostailuak, egoera onean daudenak, azokara eraman eta trukean beste jostailu bat hartzea. Hori da helburua. Erabilitako jostailuak azaroaren 21era arte eraman behar dira, Altsasuko Kangu ludotekara.