Altsasuko Mendigoizaleak taldeak 29. ferietako argazki rallyko sariak larunbatean banatu zituen. Helduen mailan Mercedes Pascual (Iruña) izan zen irabazlea. Bigarren sailkatua Carlos Cos (Soraluze) izan zen. Cosendako izan zen argazki onenaren saria. Podiuma Iñaki Etxenagusiak (Azpeitia) osatu zuen. Haurren mailako sarituak honakoak izan ziren: Josune Imaz (Olatzagutia), Saioa Hernandez eta Jone Grados. Andres Bengoetxeak, bestalde, mendi taldeko kide baten bilduma onenaren saria eskuratu zuen.