Gozamenez Gauen segida

Guaixe 2014ko azaroaren 14a

Gaur, 21:45ean Zine-foruma izanen da Iortia kultur gunean, Todas las mujeres filma ikusi ondoren.

Aurreko ostiralean jarri zen martxan Gozamenez Gauak egitaraua. Intxostiapunta gazte guneak, gauez, zentzumen ibilbidea hartu zuen. Han izan ziren gazteak fotokol-a, ibilbidea, dastatze berotxoa eta beste izan zituzten. Azaroko aurreneko hiru ostiraletan garatuko da Gozamenez Gauak egitaraua.

Gozamenez programak gazteen sexualitatea propio eta begirune osoz adierazi nahi du, ikuspegi positibo, plural eta aberasgarri batetik abiatuta. Altsasuko gazteek proposatutako ekintzan izanen dira gaurtik aurrera garatuko direnak. Gazte altsasuarrak parte hartzera gonbidatu dituzte. Sakanako Gozamenez Batzordeak antolatu du programa, Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Iruñeko  Gozamenez Batzordearen eta Osasunbidearen laguntzaz.

Egitaraua
Azaroak 14, ostirala
21:45ean Zine-foruma. Todas las mujeres. Iortia kultur gunean.
Azaroak 21, ostirala
22:30ean Ipuin erotikoak. Kontu-Kantoi narratzailea eta margolaria. Gautxori.
23:45ean La Chula Potraren kontzertua. Arkangoa.

Film laburren lehiaketa
Bigarrenez antolatu da lehiaketa. Gazteek sexualitateaz hausnartu eta ideiak irudi bidez adieraztera gonbidatu dituzte. Beti ere, ikuspuntu integral, integratzaile, plural eta irekitik; aniztasunaren, zentzumenen bidezko gozamenaren, fantasien eta abarren alde, pertsonen garapen globalaren bila.

Lehiaketa 12 eta 25 urte bitartekoei zuzenduta dago. Bi maila daude 12 eta 17 adin tartekoa eta 18 eta 25 urte artekoendako. Banaka eta taldeka aurkeztu daitezke lanak. Gida digitalean daude argibideak: www.sexualidadconmuchogusto.com. Lehiaketan parte hartzeko azaroaren 28ra arte eman daiteke izena. Film-laburra martxaren 23a bitarte egin beharko da. Lehiaketara onartutako filmak apirilaren 1ean web orria ikusgai jarriko dira. Gazteen bozek emanen dute saria bat, epaileenarekin batera maiatzaren 8an banatuko direnak.

Informazioa
www.gozamenez.com