Pilota sustatzeko duen konpromisoari eutsiz, XI. Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa antolatu du, beste behin, izen bereko ikastolak. Lehen Hezkuntzako 3. Mailatik hasita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara bitartean, guztira 44 ikaslek hartuko dute parte aipatu txapelketan, 7 mailatan. Horietatik 6 pilotari neskak dira. Partidak larunbatetan jokatuko dira Iñigo Aritza ikastolako frontoian, 16:30etik aurrera. Bihar hasiko da txapelketa eta final handiak Gabonak baino lehen jokatuko dira.
LH3 mailan soilik bi pilotari daudenez, zuzenean pasako dira finalera. Gainontzekoek ligaxka jokatu beharko dute.
1.jardunaldia (larunbatean, 16:30ean, Iñigo Aritza frontoian)
LH4: Aimar Gracia – Hegoi Lakuntza
LH5: Araitz San Roman Aimar Lezea; Aritz Sevilla – Arkaitz Agirretxe; Amaiur Zubiria – Ane Ojer; Lander Peral – Oihan Ginea; Ander Goikoetxkea – Koldo Mentxaka
LH6: Oier Gastesi – Aritz Ulaiar; Angel Vergara – Jon Plissonneau
DBH1: Oier Berastegi – Joritz Agirretxe
DBH2: Urko Gartzia – Peru Galartza
DBH3: Manex Goikoetxea – Iñaki Goikoetxea
Pilotariak
LH3: Oier Mitxelena eta Patxi Azpeitia (zuzenean finalera).
LH4: Aimar Gracia, Aimar Bengoetxea, Hegoi Lakuntza, Iker Agudelo eta Oier Gartzia.
LH5: Aritz Sevilla, Ane Ojer, Jon Navarro, Oihan Ginea, Irati Lumbreras, Ander Goikoetxea, Aimar Lezea, Arkaitz Agirretxe, Lander Peral, Markel Arakama, Asier Sais, Koldo Mentxaka, Iker Saturio, Ekiñe Fernandez, Olatz Galarza, Aritz San Roman, Amaiur Zubiria eta Amets Borreguero.
LH6: Unai Irigoien, Aritz Ulaiar, Angel Vergara, Oier Gastesi, Aitor Ovejero, Ekhi Olabide, Inhar Olabide, Hodei Larrion, Jokin Senar eta Jon Plissonneau.
DBH1: Aimar Garcia, Izadi Reparaz, Joritz Agirretxe, Oier Berastegi, Txomin Rubio eta Patxi Arakama.
DBH2: Urko Gartzia, Peru Galartza, Haritz Goikoetxea eta Beñat Aldasoro.
DBH4: Iñaki Bengoetxea, Gorka Ansa, Manex Goikoetxea.