Hemen da Asiako erlamina

Guaixe 2014ko azaroaren 14a

Geltoki auzoko zuhaitz baten, platano baten puntan, atzo ikusi zuten Asiako erlamin baten habia. Hijos de Goikoetxea edari banaketa enpresan dago habia, 15 bat metroko altueran. Udazkenarekin batera, hostoak erortzean, agerian gelditu da habia.

Leocadio Goikoetxeak esan digunez, aste honetako prentsan Asiako erleztarraren habi baten argazki bat ikusia zuten. Goikoetxeak badakienez erle eta beste intsektu polinizatzaile batzuendako arriskutsua dela espezie hori Altsasuko Udala jakinaren gainean jarri zuen.

Nafarroako Gobernuko ordezkari batek atzo bertan baieztatu zuen Geltoki auzoan dagoena Asiako erlaminen habia dela. Habia aktibo dagoela ere. Hura nola jaitsi aztertzen ari dira. Habiaren azkena kontrolatutako erreketa izanen da.

Asiako erlaminaz gehiago jakiteko, Apidema, Nafarroako Erlezainen Elkartea.