Larunbatean Aralar alderdiak seigarren kongresua izan zuen. Aralarkideek estatutu berriak eta txosten politikoa onartu zituzten. Horrekin batera Rebeka Ubera aukeratu zuten Aralarreko idazkari nagusi. Alderdiko zuzendaritza berriko kideak ere aukeratu zituzten. Horien artean Asun Fernandez de Garaialde Lazkano altsasuarra dago.