Larunbatean jokatu zen 21. Ikaztegietako Herri Krosa, 10 km-ko proba. 95 korrikalari iritsi ziren helmugara, Jose Antonio Blanco buru zela (31:42). Sergio Garcia de Eulate izan zen lehen sakandarra, helmugara 8. postuan iritsi eta gero (35:03). Proban aritu ziren gainontzeko sakandarrek ere lan bikaina egin zuten. Francisco Javier Gomez 13.a izan zen (35:29), Iban Gonzalez 17.a (35:57), Andoni Azanza 22.a (36:43
Juan Carlos Gomez 26.a (37:06), eta Gorka Garcia de Eulate 30.a (37:52).