Jaki bilketarako boluntarioen bilera

Guaixe 2014ko azaroaren 19a

Heldu den ostegunean, 17:00etan Xabier zentroan

Azaroaren 28an eta 29an Nafarroako Elikagai Bankuarendako jakiak jasoko dira herrialde guztian. Altsasun bi egun horietan jakiak biltzeko dozena bat pertsona behar dira. Egun bakoitzean binakako hiru txanda eginen dira BM, Dia, Eroski Center eta Eroski City establezimenduetan. Premia gorrian daudenen aldeko jaki bilketan parte hartu nahi dutenek osteguneko bilerara joan edo Jose Sebastian Hualde Urra, Txan, apaizarekin harremanetan jarri behar dute.