Nazioarteko gazteen konferentzia da Confinta eta haien artean ingurumen konpromisoa sustatzeko helburuz bost kontinenteetan aurrera eramaten ari diren dinamika bat da. Nafarroako topaketa garagarrilaren 8an egin zen eta Bartzelonarako txartela lortu zuten
Altsasuko bi ikastetxeetako ikasleek. Han izan dira ostegunetik larunbatera bitartean, klima aldaketagatik lurrak aurre egin beharko dien erronkei buruz hausnartzen eta proposamenak egiten. Hamar erkidegoetako 120 ikasle izan ziren topaketan.
Sagrado Corazon ikastetxekoek besteak beste argindarra sortzeko bizikleten, baratze bertikalaren eta ikastetxera bizikletaz joateko bide berdea martxa jartzeari buruzko azalpenak eman zituzten. Aralarko Mikel Donea institutukoak, berriz, ikastetxearen inguruan hondakinak murrizteko kanpainaz, zuhaitzen landaketez, uraren kalitatea eta aurrezpenari buruzko ikerketa, mugikortasuna eta birziklatzea izan zuen hizpide.