Salazar NGJn

Guaixe 2014ko azaroaren 20a

Gaur arratsaldetik eta igandera arte Nazioarteko Grabatu Jaialdia ospatuko da Bilbon. Jaialdian ere kabida du paper gainean egindako artea, aitzinakoa, modernoa edo garaikidea. Euskalduna jauregian zabalduko ditu ateak jaialdiak, 11:00etatik 21:00etara. Bildumazaleendako aukera izanen da. Euren lanak aurkeztuko duten artisten artean Dora Salazar dago. Windsor Kulturgintza galeriak eramanen du jaialdira altsasuarraren obra.