Ostiralean eta larubatean Nafarroako Elikagai Bankuarendako jakiak jasoko dira herrialde guztian. Altsasun bi egun horietan jakiak biltzeko dozena bat pertsona behar dira. Egun bakoitzean binakako hiru txanda eginen dira BM, Dia, Eroski Center eta Eroski City establezimenduetan. Premia gorrian daudenen aldeko jaki bilketan parte hartu nahi dutenek etziko bilerara joan edo Jose Sebastian Hualde Urra, Txan, apaizarekin harremanetan jarri behar dute.