Teatro Que Madura taldeak Auskalo antzezlana aurkeztuko du etzidamu Altsasun. Josune G. Monton eta Laura Lopez aktoreak oholtza gainean arituko dira Maite eta Aitor bikotearen bizitzaren une erabakigarri bati bizia ematen. Maitemindu batzuen, bikote baten istorioa ekarriko dute. Egun batean zerbait gertatu ondoren, Maitek galdera bat eginen dio Aitor bikoteari, eta ez du erantzunik jasoko eta gauzak suertatuko dira. Guztia 15 minutuan. Ondoren, obrari buruzko foruma izanen da. Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko eguneko egitarau barruan dago antzezlana.